XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honen pentsamenduan erromantizismoak eta Herderrek hasiera emandako historizismoak eragin handia duen bezala.

Bainan historizismoak, Dilthey bide dela, Heideggerren pentsamendua nolabait antolatzen duen joera hartzen du.

Idealismoak eta kondairaren positibismuak teologian ere ba du eraginik: Schleiermacher, Troelstch, Harnack.

Elkarren kontraesaneko bi indar-joera ditu XIX mendeak bere barruan.

Batetik ba du batasunerako joera bat ideien alkarren arteko eraginagatik.

Bainan une berean batasun honetan honen lehertzera eramango duten indarrak osatzen ta hazitzen doaz.

Azkenean 1914ko lehenengo mundugudatea ekarriko dute (25) Ikus Barthi buruzko partean 2 oharra.

Hemen lehertuko da XIX mendeko burges-idealista gizartea bere optimismo eta positibismo eta guzti.

Orduan gizarte honen barruan zeuden indar kontradiktorioak bere kontraesan guztian azalduko dira.

Prozeso hau ez da berehala burutuko.

Bigarren mundugudatea ere beharrezkoa izango da burges-idealistaren benetako hondamendia neurtzeko eta bere barruan sortutako joera kontradiktorioen azaltzeko.

XIX mendeko idealismoa, historizismoa eta liberalismoa mila joeratan zatituko da: marxismoa idealismoaren aurka; sikoanalisia ta estrukturalismoa historizismoaren aurka, eta jeneralean, sikoanalisia, estrukturalismoa eta esistenzialismoa positibismoaren, optimismoaren eta gizonaren objetibatzearen aurka.

Teologiaren tradizioan Teologian ere berdin gertatzen da.